Korrika 20-ri ongietorria emateko txosna jarriko du bihar Gure Esku Dago-k Untzagan

Korrika 20-ri ongietorria emateko txosna jarriko du bihar Gure Esku Dago-k Untzagan
2017/04/06 eta kitto!
Bihar, barixakua (apirilak 7), Gure Esku Dago-k txosna zabalduko du Untzaga plazan  Eibartik pasatuko den Korrika 20-ri ongietorria emateko eta eibartarren artean giroa berotzen joateko. Euskararen aldeko lasterketa 10:45ean pasatuko da Eibarko kaleetatik eta Gure Esku Dago-k txosna 17:00etatik gauerdira arte zabaltzeko asmoa dauka. Txosna zabaldu bezain pronto txokolatada eskainiko dute,  eta, ondoren,  ogitartekoak, pintxoak eta edariak banatuko dituzte.