Maiatzaren 6ra arte eman daiteke izena “Oporrak afariketan” eta “Udan jolasean” udaleku irekietan

0    Gizartea 
Ekhi
Maiatzaren 6ra arte eman daiteke izena “Oporrak afariketan” eta “Udan jolasean” udaleku irekietan
02 Mai
1:06
Maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik “Oporrak afariketan” eta “Udan jolasean” udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.  Udan jolasean programa 5 urteko haurrei zuzendua dago, hau da, 2012. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan, aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat pentsatutako ekimena da. Izen-emateak on-line egin behar dira www.astixa.eus-en

 

Udan jolasean:

2012an jaiotako haurrentzat.
Txanda bakarra: uztailaren 2tik 13ra. Haurrak ez dira Eibartik irtetzen. 10:00etatik 13:00ak arte.
Izen ematea: apirilaren 30etik maiatzaren 6ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.
On line: www.astixa.eus
Prezioa: 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
Gurasoentzat bilera informatiboa ekainaren 12an 18:00etan izango da Eibarko Udaleko Batzar aretoan.
Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu

Oporrak afariketan:

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat
Txandak
1. Txanda: uztailaren 2tik 13ra.
2.
Txanda: uztailaren 9tik 20era
Izen ematea: apirilaren 30etik maiatzaren 6ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.
On line: www.astixa.eus
Prezioa: 60€ umeko. 100€ anai-arreba. 150€ hiru anai-arreba.
Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
Gurasoentzat bilera informatiboak Eibarko Udaleko Batzar aretoan.Ekainak 12, 18:30ean euskeraz. Ekainak 12, 19:00etan gazteleraz.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »