Martxoaren 8an greba egiteko deialdia emakumeentzat

Martxoaren 8an greba egiteko deialdia emakumeentzat
2018/02/27 eta kitto!
Ekintza eta errebindikazioz beteta dator aurtengo Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Mugimendu feministek greba egiteko deia egin die emakumeei eta horrela izango da Eibarren ere. “Emakumeok planto” aldarriarekin 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 20:00etara lanuzteak egiteko deia jaso dute emakumeek eta Eibarko eragile feministek beste hainbat ekintza antolatu dituzte greba egunerako.

Lanuztea hastearekin batera, pikete informatibo feministak egingo dira 11:00etan. Gero, 12:30etan, kontzentrazioa egingo da Untzagan, eta 15:00etan material prestaketa egingo dute emakumeek. 18:00etan emakumeak kalera irtengo dira eta 19:30etan kazerolada abiatuko da Untzagatik. Egunarekin amaitzeko, bukaera jaialdia egingo da22:00etan. Gainera, egun osoan zehar informazio gunea egongo da Untzagan.

Martxoaren 8a egun bakarra bada ere, emakumea izango da protagonista hilabete osoan zehar Eibarren. Hitzaldiak, erakusketak, mintzodromoa... denetariko ekintzak antolatu dira martxoaren 2tik 28ra. Hemen dago ikusgai egutegia.

greba feministakartel+egitarauGAZA erakusketaImprimir