Memoria lantzeko eta burua aktibo mantentzeko ikastaroa Ipuruako jubiletxean

Memoria lantzeko eta burua aktibo mantentzeko ikastaroa Ipuruako jubiletxean
2016/09/16 eta kitto!
Datorren astelehenean “Gimnasia Mental” ikastaroa hasiko dute Ipuruako jubilatuen egoitzan. Ikastaroa astelehenero emango dute, arratsaldeko 17:00etik 18:30era eta helburua memoria lantzea eta burua aktibo mantentzea dela diote arduradunek: "Adituek argi eta garbi esaten digute geure neuronak ariketak eginda aktibo mantentzea ezinbestekoa dela, are gehiago urteetan aurrera egiten goazela. Ikastaroarekin adimen gaitasunak lantzea eta hobetzea bilatzen dugu, modu praktiko batean. Ariketa ezberdinen bitartez memoria, arreta, lengoaia, irudimena eta abar landuko ditugu. Gainera informazioa hobeto jasotzeko eta gogoratzeko estrategiak erabilita gure errendimenduak hobera zelan egiten duen ikusiko dugu. Hau guztia talde giro lasaian egiten dugu, umore onean eta bakoitzaren erritmoa errespetatuta". Interesa duenak 615738381 telefono zenbakira deitu eta izena emateko aukera dauka.