"Nazioarteko Lankidetza eta Garapena" eta "Elkartasun bekak" zabalik ekainaren 17ra arte
2016/05/26
13:32
eta kitto!
Ekainaren 17an itxiko dute udalaren "Nazioarteko Lankidetza eta Garapena" eta "Elkartasun bekak" diru-laguntza deialdietarako eskaerak jasotzeko epea. Aurtengo udal aurrekontuan 234.175 euroko partida dago gobernuz kanpoko erakundeen proiektuak nahiz nazioarteko lankidetzan eta elkartasunean lanean ari diren Eibarko kooperanteen proiektuak diruz laguntzeko eta eskaerak, beharrezko dokumentazioarekin batera, Pegoran entregatu beharko dira. Bete beharreko baldintzak zeintzuk diren ikusteko zein bestelako argibideak jasotzeko zuzenean Pegoran galdetu daiteke edo, bestela, eibar.eus helbidean begiratu.