Plaza Barrian oinezkoen mugikortasuna eta saltokien jarduera hobetzeko lanak egingo dira hurrengo hilabeteetan

0    Ekonomia, Gizartea 
Ana
Plaza  Barrian  oinezkoen  mugikortasuna  eta  saltokien  jarduera  hobetzeko  lanak  egingo  dira  hurrengo  hilabeteetan
01 Ira
11:39

Aurten jarriko dira martxan Plaza Barria koexistentzia-gune bihurtzeko lanak, proiektua aurrera eramateko prozesuan egindako aurrerapausoaren ondoren. Tartea Fermin Calbeton kalearen amaieratik Bidebarrieta kalearen hasierara joango da, San Andres elizaren aurrean. Saltokien espaloiak zabalduko dira, zorua berrituko da eta kalea moldatu, galtzada eta espaloiak altuera berean egon daitezen. Udalak ekainean onartu zuen proiektua eta abuztuan argitaratu berri da lanak esleitzeko lehiaketa.

274.989 euroko aurrekontua dago (BEZa barne) eta 21 asteko epea lanak burutzeko. Beraz, espero da irailean lanak enpresa bati esleitzea, jarraian horiekin hasteko. Hala, lanak 2018ko lehen hilabeteetan amaitutzat emango lirateke.

Udalak enkantera atera duen proiektuak honako lanak hartzen ditu: saltokien espaloiak zabaldu, gutxienez hiru metrora arte; eta kalea moldatu, galtzada eta espaloiak altuera berean egon daitezen. Zoruan bi motatako materialak egongo dira: espaloietan granitozko harlauzak eta galtzadan aglomeratu inprimatua. Horrez gain, hiri-altzari berriak jarriko dituzte, giroa atseginagoa izan dadin; eta, herritarrek hala eskatuta, zabor-edukiontziak tokiz aldatuko dituzte.

 Lanen ondoren, galtzada estuagoa izango da orotara, bi alboetako aparkaleku mantenduko dira eta ibilgailuak igarotzeko errailak lau metro eta erdi edukiko ditu. Horrekin batera, Bidebarrietako zoladura eta espaloiko zuhaitzak berrituko dituzte, Plaza Barria eta Zuloagatarren kalea elkartzen diren tokian, San Andres elizaren plazatxoaren ondoan. Inguruko zakar-ontziak berrituko dituzte, baita zutikako seinaleak ere eta 11 zuhaitz landatuko dituzte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »