Igandean Untzagatik Ipuruara igoko den kalejira ETBko dokumental baterako grabatuko dute

Igandean  Untzagatik  Ipuruara  igoko  den  kalejira  ETBko  dokumental  baterako  grabatuko  dute
11 Urr
9:03

Eibar Kirol Elkarteak  eta  Peñen Federazioak  datorren domekan  Untzagatik 11:15ean  abiatu den kalejiran parte hartzeko  deialdi berezia egin diete  Eibar Foball taldearen eta Deportivo La Coruñaren arteko neurketa ikustera Ipuruara  joateko asmoa duten jarraitzaile guztiei. Kalejira hori gabonetan ETBn emango duten dokumental batean azalduko da, eta  Jonh Stewart eskoziar gaiteroa ez ezik Os Galaicos gaita-taldeko kideak  ere izango dira bertan.

FILMAK media ekoizleak egingo du Eibarri buruzko dokumentala. “Aitzaki moduan SD Eibar hartuta, Eibarko herria eta herritarren nortasuna eta balioak transmitituko ditu dokumentalak:  talde-lanaren garrantzia, umiltasuna, ahalegina, konstantzia, anbizioa baina eguneroko lanean oinarritutakoa… Beraz, jarraitzaile  guztiak animatu nahi ditugu  domekako ekitaldian parte hartzeko“.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »