Urdaibaira bost egunetako akanpada antolatu dute DBHko ikasleentzat

Urdaibaira bost egunetako akanpada antolatu dute DBHko ikasleentzat
2018/05/15 eta kitto!
Udalak Urdaibaien 5 eguneko akanpada antolatu du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako nerabeentzat. Uztailaren 16tik 20ra bitartean izango da eta, izena ematen duten gazteek hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute: paddel SUP, piragua, hondartza, mendi ibilaldiak... Aurrematrikula egiteko epea atzo zabaldu zen eta maiatzaren 20ra arte egin daiteke, internet bidez, www.astixa.eus webgunean. Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa, berriz, ekainaren 20an egingo dituzte, 15:00etan Indianokua gaztelekuan. Akanpadaren prezioa 75 eurokoa da, ume bakoitzeko (neba-arreben kasuan, 65 eurokoa bakoitzeko).