Zapatuetako tailerrak antolatu dituzte 5-12 urte bitarteko haurrentzako (neguko eskaintza)

Zapatuetako tailerrak antolatu dituzte 5-12 urte bitarteko haurrentzako (neguko eskaintza)
2017/01/10 eta kitto!
2017a iritsi da eta horrekin batera neguko eskaintza. Aurten ere, Eibarko Udalak antolatuta, 5-12 urte bitarteko neska-mutilek, adinaren arabera, tailer ezberdinak izango dituzte aukeran. Izen ematea Urtarrilaren 13tik 22ra bitartean egin beharko da (astixa.eus web gunean argitaratuko den galdetegian *)  eta tailer guztiek 10€-ko prezioa izango dute. Dauden plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da eta telefonoz erantzuna emango zaie izena ematen duten guztiei. Informazio gehiago: http://astixa.eus/albisteak/zapatuetako-tailerrak-2017ko-negua/


Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat


Txotxongiloak. Tailer hau Portalean burutuko da
Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.
Hiru ordutegi ezberdin daude: (Urtarrilak 28, otsailak 4 eta 11)  11:30etatik 13:00era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era
Prezioa: 10€
Aurre matrikula urtarrilaren 22an amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat


Eskulana mache paperaz. Tailer hau PORTALEAn burutuko da
Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.
Hiru ordutegi ezberdin daude: (Urtarrilak 28, otsailak 4 eta 11)  11:30etatik 13:00era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era
Prezioa: 10€
Aurre matrikula urtarrilaren 22an amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat


Musika instrumentoak. Tailer hau PORTALEAn burutuko da
Bi ordutegi ezberdin daude: (Urtarrilak 28, otsailak 4 eta 11)  16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era
Prezioa: 10€
Aurre matrikula urtarrilaren 22an amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat


Dantza garaikidea. Tailer hau PORTALEAn burutuko da
(Urtarrilak 28, otsailak 4, 11 eta 18)
Bi talde ditugu: 17:30etik 18:30era ; 18:30etatik 19:30era
Prezioa Eibarren erroldatuentzat: 10€
Prezioa Eibartik kanpokoentzat: 20€
Izena ematea PEGORAn urtarrilaren 13tik 23 arte (biak barne)
Izen emate inprimakia lortzeko sakatu hemen
Oinarriak eskuratzeko klikatu hemen eta informazio orria bertan.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat


Makilaje tailerra. Tailer hau Jazinto Olabeko LUDOTEKAn burutuko da
(Urtarrilak 28, otsailak 4 eta 11)  16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era
Bi talde eskaintzen dira: 16:30etik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30era.
Prezioa: 10€
Aurre matrikula urtarrilaren 22an amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.