GNaturaldia ailegatuko zaigu gaur arratsaldean Eibarrera

GNaturaldia  ailegatuko  zaigu  gaur  arratsaldean  Eibarrera
15 Abe
3:00

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak antolatuta, Gipuzkoa Naturaldia egingo da abenduaren 12tik 18ra Eibarren, Errenterian, Oñatin eta Tolosan. Gure herrirako antolatu dituzten ekitaldiak gaur arratsaldean izango dira, 19:00etatik aurrera Coliseo antzokian. Ekintzetako bat Jacques Perrim eta Jacques Cluzaud-ek zuzendutako ‘Las estaciones’ filmaren proiekzioa da. Egileek izotz arotik gaur egun arteko bidaia egin dute, eta ikusleei aukera emango diete Europako basoek denboran zehar izan duten garapena ikusi eta sentitzeko. Filmaren proiekzioaz gain, udalerri bakoitzean tokian tokiko adibide bat jarriko da. Eibarren gaur egingo den saioan, filmaren aurretik Jon Iraola udaleko Ingurumen zinegotziak Arrate, Santa Kruz eta Kalamua eremuetako Babes eta Kontserbazio Plan Bereziaren berri emango du.
Tolosako Naturaldian jatorria duen Gipuzkoako naturari buruzko kalitatearen dibulgazioa sustatzeko ekimena da, publiko osoari zuzendua eta proiektua hiru dimentsiotan hazi da: Gipuzkoako hainbat egoitzatan egingo da, hiru urtarotan luzatuko da (udazkena, negua eta udaberria), eta naturaren eta dibulgazioaren munduko eragileak arituko dira lankidetzan, baita gizarte osoa ere.

gnaturaldia-egitarau

« »