Guinness errekorra lortzeko ekitaldiaren lehen entsegua ederki irten zen atzo

Guinness errekorra lortzeko ekitaldiaren lehen entsegua ederki irten zen atzo
2017/06/03 eta kitto!
Ekainaren 22an Untzagak hartuko duen ekitaldi handian Guinness errekorra "figura baten eraldaketa" kategorian gainditzeko erronkari helduko diogu eibartarrok, Eibarren AKEBAI plataformaren ekimenez. Egun horretan 2.500 lagunen artean osatuko den irudia nola egingo den zehazten joateko atzo entsegua egin zen Untzagan, marrazkiaren neurriak, goitik begiratuta nola ikusiko den... probatzeko asmoz. Parte hartu zutenek ederki bete zituzten antolatzaileek emandako jarraibideak eta, plastiko zein kartulinak erabilita, irudiaren koloreak osatzeko modu ezberdinak probatzen ibili ziren. IKUSI ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN.

https://youtu.be/EejW7qeCwXs

Ekainaren 22ko ekitaldirako izen-ematea martxa onean doa eta ekimenari batuko zaizkionen kopuruak gora egiten dihardu egunetik egunera. Animatu eta etorri zu ere!