Hainbat zozketatan otarra irabazi duten zenbakiak

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Hainbat zozketatan otarra irabazi duten zenbakiak
28 Abe
12:27

Gabonen inguruan zozketa ugari egiten dituzte herriko elkarte eta taldeek eta hemen dauzkazue hainbatetan sarituta izan diren zenbakiak. San Kristobalgo jai batzordeak zozketatu duen Gabonetako otarra 440 zenbakiak irabazi du (ordezko zenbakiak 781 eta 505 dira). Mogel Isasiko 4. mailako ikasleen Gabonetako otarraren zozketan zenbaki sariduna 10.654 izan da (agertzen ez bada, ordezkoa 3.272 da). Urkiko loteriarekin batera saldutako errifaren zozketan, berriz, saria 0053 (otarra) eta 0994 (Andia harategiko urdaiazpikoa) zenbakiek irabazi dute. Erretserbako zenbakiak 1.048 eta 1.765 dira. Eskozia La Bravak zozketatu duen otarra 1.790 zenbakiak jasoko du (irabazleak abenduaren 31ra arteko epea dauka). Erretserbako zenbakia, berriz, 1.250 da (urtarrilaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dute). Eta Peña Txinberaren otarra 2.629 zenbakiari egokitu zaio. Horrez gain, Gabonetako loteriak (42.407) saria dauka (20 euro partizipazio bakoitzeko). Kobratzeko Sabadell bankura joan beharko da, urtarrilaren 2tik aurrera.

Bestalde, Eibarko Dendarien Elkarteko Gabonetako otarrak abenduaren 22an banatu zituzten.

dendarien gabonetako otarrak 2017

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »