Harixa Emoten, gaur Aritz Gorrotxategirekin

Harixa Emoten, gaur Aritz Gorrotxategirekin
2016/03/01 12:31
eta kitto!
Gaur 19:00etan Harixa Emoten literatur tertuliaren hileroko saioa egingo dute Portalean. Oraingo honetan idazle gonbidatua Aritz Gorrotxategi izango da eta, Antxon Narbaizak gidatuta, euskerazko irakurketa klubeko kideek “Koldar hutsa zara” eleberriaren egilearekin horri buruz solasean jarduteko aukera izango dute.