Herriko bost dendak hartuko dute parte Elikagai Bankuaren janari bilketan

Herriko bost dendak hartuko dute parte Elikagai Bankuaren janari bilketan
29 Aza
11:26

Otaola etorbideko Eroski eta Mercadona, Ego-Gaineko El Corte Ingles, Julian Etxeberriako BM eta Barrena kaleko Lidl dira, Gipuzkoako Elikagai Bankuak deituta, abenduaren 1ean eta 2an, barixakuan eta zapatuan, probintziako 79 establezimenduen artean janariak biltzeko urteko kanpaina handienean parte hartuko duten Eibarko dendak. Estualdian diren familiei laguntzeko lan horretan 1.600 boluntario inguruk hartuko du parte eta Bilketa Handi horretan urtean zehar banatuko denaren %40 biltzen da, batez beste. Iaz 650.000 kilo jaso ziren eta onuradunak 20.000 bat lagun izan daitezke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »