Astelehenean zabaldu zen matrikulazioa Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan

Astelehenean zabaldu zen matrikulazioa Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan
2018/06/06 eta kitto!





Ekainaren lehen hamabostaldian egongo da zabalik Azitainen dagoen Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko 2018-2019 ikasturterako aurrematrikulazioa. Amaitzen dagoen ikasturte honetan 18 eta 30 urte bitarteko 60 neska-mutilek jardun dute bertan ikasten Ikastetxe honetako eskaintza DBH- ko 2. maila gainditu duten eta irakasleen gomendioz bide alternatiboak bilatzen dituzten ikasleei zuzenduta dago. Gaur egun etxebizitzen mantentze lanetarako oinarrizko profesionala izateko ikas dezakete edo, bestela, sukaldaritza eta jatetxe arloan lan egiteko prestatu. Ziklo hauek bi urteko iraupena dute eta lantegietan egindako praktika eskaintzaren barruan sartzen dira. Matrikulazioa ekainaren 4tik 15era bitartean egongo da zabalik eta institutuan egin beharko da. Informazio gehiagorako bertara joan daiteke, info@impfbeibar.org helbidera idatzi edo 943208126 telefono zenbakira deitu.