Heziketa eskubideen aldeko ekitaldiak egingo dira aste honetan

Heziketa eskubideen aldeko ekitaldiak egingo dira aste honetan
2016/04/25 eta kitto!
Heziketa eskubideak defendatzen dituen Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpainarekin bat eginda, mundu osoan eskubide horren aldeko ekimenak egingo dira aste honetan, gaurtik zapatura bitartean. Aurtengo goiburua "Eskolak babesa ematen dit. Babes dezagun finantzaketa" da eta Eibarren ere horri lotutako ekimenak antolatu dituzte Egoaiziak eta liburutegiak elkarlanean. Hasteko, Heziketaren Aldeko Ekintza Mundialaren Asteko materialen eta gaiarekin lotutako liburuen eta pelikulen interesgunea eta gida ipiniko dituzte liburutegian.

Gaur, apirilak 25,  17:30etik aurrera bideo-foruma egingo dute liburutegian Pascal Plissonek zuzendutako "Camino a la escuela" (Frantzia, 2013) filmaren inguruan. Bihar, martitzena, toki eta ordu berean, "Las escuelas del mundo" liburuan oinarritutako tailerra egingo dute umeentzat. Eta urteroko moduan, ekimenak agurtzeko herriko ikastetxeek ekitaldia egingo dute eguenean, 11:30ean Untzagan.