UniEncounter, 28 ordu jarraian informatikaren inguruan asteburu honetan

0    Hezkuntza 
Ana
UniEncounter, 28 ordu jarraian informatikaren inguruan asteburu honetan
07 Ots
8:21

Asteburu honetan Eibarko Hezkuntza Esparruak UniEncounter-en 13. edizioa hartuko du. Uni Encounter teknologia berrien inguruan IES Uni Eibar – Ermua BHIko Informatika Sailak antolatzen dituen jardunaldi informatikoak dira eta aurten, asteburu honetarako, 28 orduko “LAN party” bat antolatu dute. Jarduerak barixakuan  16:00etan hasi eta zapatuan 20:00etan amaituko dira. Alde teknikoa eta dibulgatiboa (segurtasun informatikoa, Software Librea, punta-puntako teknologiak…) aisialdiarekin uztartuko dute. Zapatu goizeko egutaraua bereziki gaztetxoentzat pentsatuta dago.

Antolatzaileekin harremanetan jarri  nahi baduzue, bidali email bat  UNI Encounter helbidera.

Honako egitaraua prestatu dute:

Otsailak 9, ostirala:
16:00. UniEncounter XIVren aurkezpena.
16:00-17:00. Izen-emateak
17:00-19:00.  WordPress HITZALDIA
17:00-20:00.  LOL, HEARTHSTONE, COD. txapelketen hasiera.

Otsailak 10, larunbata:
12:00-8:00. Era askotako jarduerak, sorpresak, solasaldiak…
01:00-18:00. WEB diseinuen lehiaketa.
10:00-13:30. Mozorro lehiaketa
10:00-11:30. CLASH ROYALE txapelketaeako izen-ematea
10:00-14:00. Odisea (ROL mahai-jokoak)
12:00. CLASH ROYALE Y HEARTHSTONE txapelketen hasiera.
15:00-16:00. Segurtasun informatikoari buruzko hitzaldia.
16:00-19:00. Txapelketen finalak.
19:00-20:00. Itxiera gala eta sari-banaketa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »