Hurrengo asteburuan ospatuko diren Urkiko jaiak aurkeztu dituzte

Hurrengo asteburuan ospatuko diren Urkiko jaiak aurkeztu dituzte
2017/06/01 eta kitto!
Gaur arratsaldean aurkeztu dituzte aurten 19 urte beteko dituzten Urki auzoko jaiak, Aterpe elkarte gastronomikoan, horiek antolatzeaz arduratzen den Jai Batzordeko kideek. Egitaraua osatzeko orduan azken urteotako ereduari jarraitu diote gutxigorabehera eta, eguraldia lagun, aurten ere arrakastatsuak izatea espero dutela adierazi dute. Jarraian daukazue egitarau osoa:

IMG_9508

URKIKO JAIAK 2017

  • Ekainak 3, zapatua


17:00: IV. Esku pilota txapelketa Maialen frontoian.

  • Ekainak 9, barixakua


19:00: Jaien hasiera, Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

19:30: Kalejira, Ustekabe fanfarrearekin.

19:30: Herri-jolasak, Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

19:30: Nagusiei omenaldia, Cepa taberna parean.

20:00: Txikiteo popularra, Ustekabe fanfarrearekin.

23:00: Wilson y Los Wilsonetis (Fito y Fitipaldis taldeari tributoa). Polonia Etxeberria kalean.

  • Ekainak 10, zapatua


11:00: VI. Txiki Krosa, Urki Kurutzekuan.

11:30: Diana, Galiziako Etxeko gaitajoleekin. Auzoko kaleetan.

12:00etatik 14:00etara: Puzgarriak eta jolasak. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

12:30: Salda eta txorizoa, trikitilariek girotuta, Cepa eta Vila tabernen pareko arkupeetan.

16:30etik 18:30era: Puzgarriak eta jolasak. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

17:00: XVI. Igel-toka txapelketa, Rioja tabernaren parean.

19:00: Cava eta otarrainska festa, Tarumba Percusion taldearekin. Auzoko kaleetan.

20:30: Texak orkestraren emanaldia, 21:30ak arte.

21:45: Herri afaria, Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

23:30: Berbena, Texas orkestrarekin. Polonia Etxeberria kalean.

IMG_0838

  • Ekainak 11, domeka


09:30: IX. Galdaramiñora igoera.

10:00: Atzegiren mendi martxa.

11:00: Trikitilari eskolakoen kalejira auzoko kaleetan.

12:30: XIX. Paella Lehiaketa.

13:00: Auzoko hildakoen aldeko meza. San Jose Obrero elizan.

14:30: Paella lehiaketako epaimahaiaren erabakia.

16:45: Euskalzumba, Xaiborrekin. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

18:30: Txokolate-jana. Arrateko Andra Mari ikastetxeko jolastokian.

19:00: Sariak banatzeko ekitaldia. Polonia Etxeberria kalean.

19:30: Musika festa, Agirreren eskutik. Polonia Etxberria kalean.

20:00: Traka eta jaien amaiera.