Hurrengo egunetan hotza eta elurra espero da

0    Berriak, Gizartea 
Ana
Hurrengo egunetan hotza eta elurra espero da
05 Ots
1:30

Gaur hotza eta prezipitazioak izango dira nagusi. Elur-maila 600-800 metro inguruan egongo da baina jaisten joango da, azken orduetan 200-400 metro inguruan geratu arte. Iparraldeko haizea ibiliko da eta hotz egingo du. Bihar, asteartea, hotz egingo du eta elurra maila baxuetan espero da. Prezipitazioekin jarraituko dugu, orokorrean txikia, baina elur-moduan egingo du  toki askotan, elur-maila 200-400 metro inguruan egongo baita egun osoan. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura astelehenekoa baino pare bat gradu baxuagoa izango da.

Asteazkenean prezipitazio gehiago espero dugu eta 200 metro ingurura elur moduan izango da. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu. Elur-maila 200 metro inguruan egongo da, baina zenbait tokitan gehiago jaitsi daiteke. Ipar-haizea nagusituko da eta indartsu ibiliko da kostaldean eta mendi inguruetan. Giro hotza berriz ere; maximoak ozta-ozta iritsiko dira 3 ºC-ra barnealdean eta 6-7 ºC-ra kostaldean.

Ostegunerako tenperaturek behera egingo dute, -2 gradutara iritsi gaitezke Eibarren, baina egun horretarako ez da prezipitaziorik espero.

Argazkia: Periko Iriondo.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »