I. Gin Tonic lehiaketako FINALA gaur 20:30ean Untzagan

I.  Gin  Tonic  lehiaketako  FINALA  gaur  20:30ean  Untzagan
22 Api
10:53

I. Gin Tonic lehiaketako finala gaur izango da,  20:30ean Untzaga Plazan.

Finalera heldu diren tabernak AMESTI, AMETSA eta TXOKO izan dira.

Oihan Vega Dj eta esatariak girotuko duen ekitaldian, Oskar Pardo eta Ivan Feijoo epaimahaikideek hiru  tabernetako ordezkariek zuzenzean eta jendaurrean prestatuko dituzten Gin Tonic-etatik zein den onena erabakiko dute.

Oscar Pardo Troitiño Oreretako koktel-egile ospetsuaren lan-taldekoa da eta Ivan Feijoo Ermuko Gin Tonic Lehiaketako antolatzaileetako bat da.

Finalistek banan banan egingo dituzte gin tonic-ak, epaimahaikide bakoitzarentzat bana, eta 10 minutu izango dituzte horretarako.

Irabazleak 300 euro eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, koktelak egiteko kit bana irabaziko dute.

Bestalde, asteburuan tabernek eskainitako Gin Tonic-ak dastatu eta botoa eman zuten herritarren artean Patricia Feijoo izan da zozketatu dugun asteburu pasa irabazi duena eta gaur bertan jasoko du bere saria.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »