Ibon Aranberriren "Makina eskua da" irailaren 16ra arte Museoan ikusgai

Ibon Aranberriren "Makina eskua da" irailaren 16ra arte Museoan ikusgai
2016/07/29 eta kitto!
Gaur arratsaldean inauguratuko dute Eibarko Armagintzaren Museoan "Makina eskua da", Donostia 2016-ko Bake-ituna proiektuari lotuta Ibon Aranberri artistak landu duen interbentzioa: armagintza ikasketetan eta hartatik eratorritakoetan eraikitako piezak urtebetez biltzen ibili eta gero, irailaren 16ra arte bisitatu daitekeen erakusketa osatu eta, museoan modu iraunkorrean ikusgai dauden beste piezekin tartekatuta, bisitariei bi erakusketa aldi berean ikusteko aukera emango die: "Batak, museorenak berarenak, ibilbide didaktikoa egiten du, eta, armagintzari lotutako tresnak ez ezik, bestelako industria batzuetarako eginikoak ere erakusten ditu". Erakusketa martitzenetik barixakura bisitatu daiteke abuztuan, 10:00etatik 13:30era eta, horrekin batera, abuztuan zein irailean bisita gidatuak eskainiko dituzte astero, eguenetan, museoaren ordutegiaren barruan.

IMG_2197 IMG_2201 IMG_2204