Ibon Muñoaren “Udaberrian biziko gara” liburua aurkeztuko dute gaur arratsaldean Beleko tabernan

Ibon Muñoaren “Udaberrian biziko gara” liburua aurkeztuko dute gaur arratsaldean Beleko tabernan
2017, Abe 12

Gaur arratsaldean, 19:00etan aurkeztuko dute “Udaberrian biziko gara”, Ibon Muñoa Arizmendiarrietaren liburua Beleko tabernan. Ataramiñek argitara eman duen lana Durangoko Azokan egon da salgai eta 330 orrialdetan preso eibartarraren bertsoak biltzen ditu. Azaleko irudia Mikel Zarraberena da eta hitzaurrea, berriz, Amaia Ereñagak idatzi dio. Gaurko aurkezpen ekitaldian, besteak beste, abestiak, bertsoak eta Ibonen agurra eskainiko dituzte.

udaberrian biziko gara azala

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »