Ermuko Versionarios taldeak kontzertua emango du domeka eguerdian Legarren

Ermuko Versionarios taldeak kontzertua emango du domeka eguerdian Legarren
2018/05/18 eta kitto!
Legarre kalean dagoen Tarte kafetegiak domeka eguerdiak musikarekin girotuko ditu, “Igande musikatuak” izeneko egitasmoaren barruan antolatutako saioekin. Domeka honetan Ermuko Versionarios taldekoek Espainiako klasikoen bertsioak eskainiko dituzte, 12:00etatik 14:30era bitartean. Eta maiatzaren 27an, berriz, The Bilus Moon bikote akustikoaren txanda izango da.

https://youtu.be/4td_pSh0gEs