Illunabarrian egitasmoaren baitan artile-tailerra egingo da

Illunabarrian egitasmoaren baitan artile-tailerra egingo da
2018/01/09 eta kitto!

Artile-tailerra antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak urtarrilaren 24rako (eguaztena), 18:30etik 20:30era, elkartearen lokalean (Urkizu, 11 solairuartea). Heldu zein gazteek har dezakete parte Alluitz Naturaren eskutik egingo den tailerrean eta, nahi izanez gero, umeekin joateko aukera ere egongo da. Izena emateko …eta kitto! Euskara Elkartera joan edo 943200918 telefonora deitu daiteke, astelehenetik aurrera (hilaren 22ra arte) eta kuota 3 eurokoa da.


Tailerrean artile desberdinen arteko ezberdintasunak aztertuko dira eta eman dakizkiekeen erabilera ezberdinen inguruan jardungo dira bertan.


IMG_4666




Artile desberdinak identifikatutakoan kardatu egingo dira. Horrela, artisau ekoizpenean murgiltzeaz gain, artile desberdinen berezitasunak ikusten aukera egongo da. Gero, artisau ekoizpen ezberdinen artean aukeratu ahal izango da:




  • Artile bisuteria sortzeko teknikak.

  • Fieltro edo “nuno” tekniken bidez mural edo janzki zabalak ekoiztea.

  • Objektu dekoratzaile nahiz erabilgarrien ekoizpena (landareak, poltsak, loreontziak…)

  • Elementu isolatzaileak, artileaz baliatuz.


Amaieran, taldekideek ekoiztutakoa etxera eramateko aukera izango dute.


IMG_4667 IMG_4668