Indalezio Ojanguren lehiaketako argazkiak Portaleko erakusketa aretoan egongo dira ikusgai, azaroaren 19ra arte

Indalezio Ojanguren lehiaketako argazkiak Portaleko erakusketa aretoan egongo dira ikusgai, azaroaren 19ra arte
2017/10/28 eta kitto!
Atzo arratsaldean inauguratu zuten Indalezio Ojanguren XXX. Argazki lehiaketan saritutako lanak eta beste hainbat argazki biltzen dituen erakusketa Portalean. Azaroaren 19ra arte egongo da ikustera joateko aukera, ohiko ordutegian: martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era. Inaugurazioarekin batera Indalezio Ojanguren XXX. Argazki lehiaketako irabazleei sariak banatzeko ekitaldia egin zuten antolatzaileek.

IMG_3566