Ion Martinez "Txiki" (aktorea eta umorista): “Euskarazko bakarrizketak gutxitan entzuten dira”
2016/04/19
18:49
eta kitto!
Ion Martinez ´Txiki´ umoristak “Mil a Zien: Baietz barrez lehertu!” bakarrizketa eskainiko du apirilaren 20an, eguaztena, ...eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan (Urkizu, 11 solairuartean). Aldatzen Laguntzen antzerki taldea sortu zuen Martinezek 2010. urtean "Oteiza =/= Gizartea" Oteizari eginiko emanaldiarekin batera. 2011tik 2013ra arte Saioa Royorekin "Ispilua" eta "Amets Zirkoa Salgai!" antzezlanekin Euskal Herri osotik ibili zen. Bihar berarekin ondo pasatzeko aukera izango dugu Eibarren bertan.
- Hiru antzezlan idatzi eta interpretatu ostean bakarrizketa batekin zatoz. Nolatan aldaketa hau?
Lehenengo bakarrizketak egiten hasi nintzen eta gero antzerki munduan sartu nintzen. Bakarrizketak aspaldiagotik daramatzat egiten, baina 2010. urtetik antzerki lanak egiten ditut.
- Londres eta Sydneyn egona zara “Ispilua” antzezlana eta bakarrizketarekin. Nola amaitu zenuen horrelako tokietan antzezten?
Sydneykoa nire auzoko bat han lanean dagoelako irten zen. Euskal txokoan ibiltzen da eta esan nionean hara joango nintzela proposatu nion bakarrizketa eskaintzea bertan, euskal etxean. Dozena bat lagun elkartu ginen eta oso giro ederra egon zen. Eta Londresekoa Pirritx eta Porrotx-en bitartez atera zen. Lagunak ditut, bertako Euskal Etxeko euskal festan antzeztu behar zuten eta gonbidatu egin gintuzten. Baina ez da normalena; gaztetxeetan antzezten dut batez ere.
- Zein da zure prozesu artistikoa? Non aurkitzen duzu obrak idazteko inspirazioa?
Nahiko famatua den aktore batek behin esan zidan bakarrizketak idazteko kalean gertatzen diren gauzei arreta jartzea ezinbestekoa dela; egoera asko ikusten dituzu kalean, edo lagun batek kontatzen dizkizu, eta horiei, gero, umorea sartzen diet. Hortik abiatzen dut nire prozesua, eta pixkanaka idazten jarraitzen dut. Askotan eguneroko gauzetan eta kalean ikusten ditudan gauza piletan oinarritzen ditut bakarrizketak.
- Zer eskainiko diozu ikusleari bakarrizketan?
Bakarrizketaren mamia jendeak barre egitea izaten da, eta nik hori lortu nahi dut; gainera euskarazko bakarrizketak zoritxarrez gutxitan entzuten dira. Nire helburua giro ona sortzea eta jendeak barre egitea da.