Iraia Muñoa biologoak saria jaso du Txiotesia lehiaketan

Iraia Muñoa biologoak saria jaso du Txiotesia lehiaketan
2016/12/09 11:11
eta kitto!
Unibertsitateko tesiak dibulgatzeko UEUk antolatzen duen Txiotesia lehiaketan saria jaso berri du Iraia Muñoa biologoak (Eibar, 1989). Belaunaldiz belaunaldiko oinordetza epigenetikoaren inguruko tesia egiten ari da azken bi urteotan Leioako Medikuntza fakultatean. Unibertsitatea.net atariaren bidez egin den lehiaketan tesia sei txiotan azaltzea eskatzen zuten eta eibartarrak bere tesia 140 karaktereko mezuetan nola azaldu asmatu eta gero, txiolari originalena izatea lortu du. Txiolari ulergarriena, bestalde, Uxoa Iñurrieta izan da.