Iraider Garcia Dezak irabazi du …eta kitto! aldizkariko Aratosteetako lehiaketa

Iraider Garcia Dezak irabazi du …eta kitto! aldizkariko Aratosteetako lehiaketa
2017/03/01 eta kitto!
Aurreko urteotako martxari jarraituta, aurten ere Aratosteetako lehiaketa antolatu dugu, …eta kitto! astekarian publizitatea jarri duten tabernen artean gehien gustatu zaizuena Facebooken bozkatzeko eta parte hartzera animatu zareten guztien artean zozketa egin eta gero, irabazlea Iraider Garcia Deza izan da eta, beraz, berak eramango ditu …eta kitto!-ko bi kamisetak. Saridunak Ez Dok tabernari eman dio botoa eta hain zuzen ere taberna horrek jaso du bozka gehien. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta zorionak irabazleari!