Ireki dinamikaren aldeko sinadurak bilduko dituzte gaur

Ireki dinamikaren aldeko sinadurak bilduko dituzte gaur
2017/03/04 eta kitto!
Preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzea bultzatzeko asmoz, enpresetako beharginek ere Ireki dinamikarekin bat egiten dihardute eta Debabarreneko hainbat tailer eta enpresatan ekimenaren aldeko sinadurak biltzen hasita daude. Ireki ekimenaren harira ezarri dituzten helburuak, besteak beste, 150.000 sinadura lortzea eta lan munduaren agendan gaia txertatzea dira eta ekainaren 17an, Ireki dinamikak emandakoaz adieraztearekin batera, langileak kalera irtetzeko asmoa dutela aurreratu dute,“preso, iheslari eta deportatuak etxerako bidean jartzeko”. Bien bitartean, gaur ekimenaren aldeko sinadurak batzeko mahaia ipiniko dute Eibarren, 11:30etatik 14:00etara Untzagan eta 15:00etatik 19:30etara, berriz, Ipuruan.

IMG_9631 IMG_9633 IMG_9634 IMG_9635 IMG_9636 IMG_9637