Isekin elkarteak jardunaldi solidarioa antolatu du zapaturako

Isekin elkarteak jardunaldi solidarioa antolatu du zapaturako
2016/10/06 eta kitto!
Zapaturako IV. Jardunaldi Solidarioa antolatu du Isekin elkarteak eta, hori dela eta, egun osorako egitaraua prestatu dute. Untzagan izango dira ekitaldiak, 11:30etan hasi eta 21:00ak arte, eta era guztietako jarduerak egingo dira. Jardunaldiari esker batzen duten dirua gaixotasun arraroren bat duten umeei laguntzeko erabiliko du elkarteak. Jolas eta tailerrekin batera, txosna eta ipuin solidarioen salmentarako postua ipiniko dituzte, besteak beste, eta aurreko urteetan egindakoaren bidetik, aurten ere herri bazkaria egingo da Untzagan, Gurbil tabernaren eskutik: 12 euroren truke fideua, laban erretako saiheskia eta limoi eta kaba sorbetea jateko aukera izango da. Jarraian egitarau osoa daukazue:

Isekin IV. Jardunaldi Solidarioa

11:30: “Soñadores de Esperanza” ipuin solidarioen salmentarako postua zabaltzea.
12:00: Pintxo eta edariak saltzeko txosna zabaltzea.
12:00: Ipuin kontalari saioa, Borja Rodriguezen (Radio Marca Eibar) eskutik.
12:30: Makillaje tailerra, helduentzat.
13:00: Umeei aurpegia margotzeko mahaia.
13:30: Kaleetan Kantuz abesbatzaren saioa.
15:00: Herri bazkaria, musika eta jolasak.
16:30: Igel-toka txapelketa.
17:00: Futbolin txapelketa.
18:00: “Mimo” malabaristaren saioa.
18:30: Makillaje tailerra, helduentzat.
19:30: Musika saioa, Borja Rodriguezen eskutik.
20:30: Opari solidarioen zozketa.
21:00: Amaiera.