Itsas eta haize energiari buruzko jardunaldiak egingo dira bihar eta etzi Eibarko Ingeniaritza Eskolan

0    Berriak 
Silbia
Itsas eta haize energiari buruzko jardunaldiak egingo dira bihar eta etzi Eibarko Ingeniaritza Eskolan
2018, Api 10

Bihar eta etzi (apirilaren 11n eta 12an), Itsas eta Haize Energia jardunaldiak egingo dira Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Eibarko atala). Itsas energian, batez ere olatuen energian, eta energia eolikoan azken urteetan egiten ari diren ikerketen berri emango dute jardunaldietan eta, horretarako, MAxwind-Hispavista enpresako ordezkarien eta UPV/EHUko ikasle eta irakasleen parte hartzea izango dute. Egun bietan emango dituzten hitzaldiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, Eibarko Unibertsitate Laboralean (San Andres aretoan) eta egun bietan 15:30ean hasiko dira. Sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte. Jarraian egitarau osoa daukazue:

APIRILAK 11, EGUAZTENA

15:30ean. Francisco J. Asensio (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibarko ataleko irakaslea, UPV/EHU)

“Itsasontzientzako propultsio eta sorkuntza elektrikoko sistema hibridoa”

16:00etan. Gabriel Ibarra (Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea, UPV/EHU)

“Mutrikuko zentraleko kapazitate faktorea eta errendimendua”

16:30ean. Unai Elosegui (CEO Maxwind-Hispavista)

“Pitch angeluaren zuzenketarako metodo berria”

 

APIRILAK 12, EGUENA

15:30ean. Ekaitz Zulueta (Gasteizko Ingeniaritza Eskolako irakaslea, UPV/EHU)

“Turbina eolikoentzako fluxu kontrolerako sistema aktibo eta pasiboak”

16:00etan. Arkaitz Rabanal (Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko ikaslea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibarko atala, UPV/EHU)

“Anemometro okerren identifikaziorako metodo berri bat”

16:30ean. Igor Serna (Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan graduatua, Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Masterreko ikaslea, UPV/EHU)

“Sare neuronalen aplikazioa aerosorgailuen yaw kontrolerako”

17:00etan. Jon Martinez (Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan graduatua, Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Masterreko ikaslea, UPV/EHU)

“Programa baten garapena profil aerodinamikoak CFD bidez saretzeko eta simulatzeko”

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »