Itzuliko txirrindulariek Ixua zeharkatuko dute gaurko etapan
2016/04/04
13:38
eta kitto!
Gaur hasi da 56. Euskal Herriko Itzulia, 13:20ean Etxebarriatik abiatu den lehen etaparekin. Gaurko proba Markina-Xemeinen amaituko da eta txirrindulariek 144 kilometroko ibilbidea bete beharko dute. Etapa gorabeheratsua izango da eta tropelak 8 mendate igaro beharko ditu, tartean Ixuako 1. mailako mendate ezaguna (16:15 aldera Ixuatik behera joango dira, bariantera ailegatu eta Elgoibarrerako bidean aurrera egiteko). Azken mendatea Aiastiakoa izango da, 2. mailakoa, helmugatik 9 kilometro ingurura. Aurten bosgarren etapa Arraten amaituko da (barixakuan) seigarren eta azken etapa Eibarren jokatuko da, zapatuan.