Autobus zerbitzu berezia izango da Arrateko jaietan

Autobus zerbitzu berezia izango da Arrateko jaietan
2016/09/06 07:35
eta kitto!
Urtero bezala, Arratera joateko autobus zerbitzu berezia izango da, 2 euroren truke.

Arrate bezperan (eguaztena), Arratera igotzeko autobusak egongo dira 17:30ean eta 18:30 ean Ego-Gainetik.
Arrate egunean (eguenean), Eibarrera jaisteko autobusak egongo dira goizaldeko 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan, 06:00etan, 07:00etan eta 08:00etan. Arratera igotzeko autobusak, berriz, Toribio Etxebarriatik irtengo dira 09:00etatik aurrera, bete ahala. Egun osoan gora eta behera ibiliko dira autobusak.  Jaisteko azkena 21:30ean irtengo da Arratetik.
Barixakuan (irailak 9), Eibarrera jaisteko autobusak egongo dira goizaldeko 01:00etan, 02:00etan eta 03:00etan.