Bihar hasiko dira Santa Kurutzeko jaiak

Bihar hasiko dira Santa Kurutzeko jaiak
2018/04/27 eta kitto!
Santa Kurutz eguna baino pixka bat lehenago, bihar hasiko dira jaiak ospatzen, 21:00etan Ixuan egingo dan bertso-afariarekin: Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariak jardungo dute, baina aurretik, 19:00etan trikipoteoan abiatuko dira Untzagatik. Ixuara joateko autobusa, barriz, 20:30etan irtengo da Ego Gainetik. Eta eguenean, Santa Kurutz egunean, 17:30etako kanpai hotsak ordu erdi geroago ospatuko duen meza iragarriko dute. Jaietarako antolatu duen egitarauak, berriz, hurrengo asteburua beteko du.

 

AKATSA ALDIZKARIAN: Aldizkariko agendan jartzen du gaur (barixakua) hasiko direla Santa Kurutzeko jaiak, baina bihar (zapatua) hasiko dira. Beraz, aldizkarian barixakurako iragartzen dena, zapatuan egingo da. Barkatau eragozpenak.