Breaking Eibar dantza txapelketarako izen-ematea zabalik dago

0    Gaztekitto, Jaiak 
Ana
Breaking Eibar dantza txapelketarako izen-ematea zabalik dago
2018, Eka 12

Laugarrenez antolatu dute Breaking Eibar, break dance eta all style dantza txapelketa, San Juan jaietarako girotzen joateko. Ekainaren 16an izango da, hurrengo larunbatean, Txaltxa Zelaian, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Ekimenaren antolatzaileek gure artean horren ezagunak ez diren kaleko dantza estilo hauek eibartarrei gerturatu nahi dizkiete.

Txapelketan modalitate bi bereiziko dituzte: breaking (orohar break dance modura ezagutzen duguna) eta “all style”. Bigarren horren barruan estilo ezberdina duten dantza ugari daude: hip hop, dance hall, house, poping, locking…
Aurtengo txapelketaren harira, Dj Jamal (Paris), Shintoma (Bilbo), Bgirl Movi one (Bartzelona), Bboy Dudu (Frantzia), Bboy Tomy (Eslovenia), Sergio Nguema (Donostia), Lohi (Bilbao) eta Bboy Karajos (Bartzelona) etorriko dira gurera. Txapelketan parte hartu eta irabazten dutenentzat, berriz, sari garrantzitsuak egongo dira: breaking modalitatean lehena sailkatzen denarentzat 600 euro, bigarrenarentzat 300 euro, 100 euro “Seven to smoke” irabazten duenarentzat…
Parte hartzeko izena eman nahi duenak bboypeteer@gmail.com helbidera idatzi behar du, gaia idazteko tokian lehiaketarako aukeratzen duen modalitatea zehaztuta eta, horrez gain, izen-abizenak, aka bboy’s, crew izena, herria eta kontakturako telefono zenbakia ere bidali beharko ditu.

breaking eibar_bboying16

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »