Disko festa, puzgarriak eta eskulanak barixakuko BERBETAN jaialdian

Disko  festa,  puzgarriak  eta  eskulanak  barixakuko  BERBETAN  jaialdian
14 Ira
8:08

BERBETAN egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko jaialdi berezia antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Ekitaldia barixakuan (irailak 16an) izango da eta, eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Urkizu ikastetxean egingo da. 17:30etik aurrera eskulan-tailerrak eta puzgarriak egongo dira, eta 19:00etan disko festa Mugi mugi  taldearekin. Beraz, ez galdu ondo pasatzeko  aukera eta etor zaitezte!!! zeuen zain egongo gara!!!

« »