Galiziako usain eta doinuez betetako asteburua antolatu du As Burgas Galiziako Etxeak

Galiziako usain eta doinuez betetako asteburua antolatu du As Burgas Galiziako Etxeak
2016/05/06 08:34
eta kitto!
Guar, ostirala, 19:00etan ekingo diote jai-egitarauari Urkizun Eibarko "As Burgas" Galiziako Etxekoek. Ordu horretan taberna zabalduko dute eta Galiziako produktuak dastatu ahal izango dira: enpanada, gazta, lakoia, olagarroa, Santiago tarta, Ribeiro eta Albariño ardoak... Ordu berean “Os galaicos” gaita  taldearen kalejirak jaien hasiera iragarriko du.  Umeendako jokoak ere izango dira, Smily Animación taldearekin. Eguna amaitzeko, 22:00etan berbena egongo da, “Acordes” orkestrarekin.

Bihar, zapatua, 11:30ean "Chaves" txapelketan parte hartu ahal izango dute 8 eta 13 urte bitarteko umeek. 12:00etan herri kirolak izango dira, harri-jasotzaile eta aizkolariekin. 13:00etan igel-toka txapelketa egongo da eta, ordu berean, luntxa eskainiko dute Galiziako Etxean.

Arratsaldean, 16:00.etan "Chaves" txapelketa, oraingoan nagusientzat. Ondoren, 18:30ean,  Dantza eta musika ikuskizunari ekingo diote  Eibarko “As Burgas” kultur etxeko “Os galaicos” taldearekin eta Oreretako “Monfragüe” kultur etxeko “Ecos de Extremadura” taldearekin. Iluntzean, 20:00etan  dantzaldia izango da “Los Trovadores” taldearekin eta 23:00etan berbena,  talde berarekin.

Domekan (maiatzak 8), 11:45ean, “As Burgas” kultur etxeko “Os galaicos” taldeak ongietorria egingo dio               Eibarko trikitilari taldeari, Untzagan. Ondoren kalejira egingo dute Urkizuraino. 12:30ean dantza eta musika ikuskizuna izango da Kezka dantza taldea, Eibarko trikitilari taldea eta “Os galaicos” gaita taldearekin.
14:00etan lora eskaintza Castelaoren oroitarriari eta ondoren bazkaria Galiziako Etxean.
Arratsaldean, 18:30.ean, dantzaldia “Costa dorada” taldearekin. 22:00etan taberna itxiko dute eta jaiei amaiera emango zaie.