Legarreko jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Legarreko jaiak ospatuko dituzte asteburuan
2016/09/23 eta kitto!
Legarreko jaiak ospatuko dituzte asteburuan, programa bete-betearekin. Gaur 19:30ean botako dute jaien hasierako txupinazoa eta, jarraian, kalejira egingo dute, trikitilari eta buruhaundiekin. 20:30ean patata tortilla txapelketa hasiko da eta, ondoren, auzoko umeendako herri afaria. Gauean, 22:00etan, umeendako ikuskizuna antolatu dute (Non dago elefante gorria?) eta, ondoren, musika eskainiko dute txosnan.

Eta zapatuko programa aurten lehenengoz egingo den ekitaldiak hasiko du: 11:00etan Legarreko Kronoeskillaria hasiko da. Parte hartzera animatzen direnak San Juan kaletik (loradendan ondotik) hasi eta eskilara guztiak igo beharko dituzte, txosnaraino. Adinka sailkatuko dute proba eta parte hartzen duten guztiendako egongo da freskagarri eta pintxoren bat. Izen ematea txosnan bertan egin beharko da gaur arratsalde-iluntzean.

Hauxe da biharko (irailak 24, zapatua) egitarau osoa:


11:00.- kronoeskillaria, San Juan kaletik hasi eta txosnaraino.

12:00.- kalejira  trikitilari eta buruhandiekin  

12:15.- pintxo-triki- poteoa:  Piztu elkartea, Legarre Gain elkartea eta txosna.

13:00.- umeentzat jolasak eta rana txapelketa txosnan.

14:30.- auzo bazkaria

16:00.- musika dantzagarria helduentzat.

 17:00.- umeendako ikuskizuna:  “Trotamundis zirkoa”  Pompom taldearen eskutik.

18:30.- txokolatea eta bizkotxoak.

19:30.- kalejira  trikitilari eta buruhandiekin

20:00.-  erromeria: “Mirari eta Aintzane”

22:30.- kontzertu akustikoa  Eirband eta Kokein taldeekin.

           


Antolatzailea:  Arrajolape Kultur Elkartea