Lortu dugu! Guinnessa gure esku

Lortu  dugu!  Guinnessa  gure  esku
19 Eka
11:23

Ostiral arratsalderako Guinness errekorra gainditzeko beharrezkoa zen parte- hartzaile kopurua gainditu egin zen eta Eibarren AKEBAI plataformatik euren esker ona adierazi nahi dute: “Herritarren erantzuna izugarria izan da: ilusioa, motibazioa, elkarrekin erronkak gainditzeko gaitasuna trasnmititu nahi genuen, baina halako erantzunarekin eta herritarren jarrera eta gogoa ikusita… ilusioa, gogoa, baikortasuna eta elkarrekin jarduteko lekzioa eman digute”.

Laster, parte-hartzaileei, argibideak emango zaizkie, baina ez dadila inor larritu, ezta urduritu ere. Oso erraza izango da dena, ia 100 lagun arituko dira dena koordinatzen. Beraz, oinetako erosoekin, pazientziarekin eta ondo pasatzeko gogoarekin etorri eta une historikoaz gozatu.

Adi  www.akebai.eus webguneari!

Guzti hau ikusita ezer gutxi esan daiteke: Gora Eibar, Gora Euskera eta Gora GU!”

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »