"Sanandresak Eibarren" kartel lehiaketa urriaren 13ra arte zabalik
2016/09/12
08:12
eta kitto!
Udalaren Kultura batzordeak aurtengo Sanandresetarako kartel-lehiaketa antolatu du. Lanetan derrigorrez agertu beharko da "Sanandresak Eibarren" testua, urtearekin batera. Gaia zein koloreak norberaren aukerakoak izango dira eta kartelak 70x50 zentimetroko neurria izan beharko du. Lanak euskarri gogor baten gainean edo formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin) aurkeztuko dira (ez dute lanik e-mailez jasoko). Kartelak lemapean aurkeztuko dira. Erantsita, kartazal itxi bat eraman beharko da (kanpoaldean lema eta egilearen adina jarri; barruan, izena, abizen biak, egilearen bizilekua, telefonoa eta e-maila). Bestalde, lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan direnak. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 13a izango da (Pegoran). Irabazlearentzat saria 600 eurotakoa izango da. Umeentzat ere sari bi (dirurik ez) emango dituzte (10 urte arte, eta 11 eta 14 urte bitartekoentzat).