Sanjuanetan txosna jarriko dutenek bilera egingo dute gaur Deporren

Sanjuanetan txosna jarriko dutenek bilera egingo dute gaur Deporren
2016/05/10 eta kitto!
San Juanetan txosna jarriko duten eragileen arteko bilera egingo da gaur, 18:30ean Deporren. Aurten, Txaltxa Zelaiko dorre azpiko parkea, auditorioa eta Txikito de Eibar kalea erabiliko dira Txosnagunea kokatzeko. Jaixak Herrixak Herrixandako taldeak adierazi duenez, "otsailaren  19 hasi ziren udalarekin tira-birak Txosnagune duin baten alde. Bide horretan oztopoak eta aitzakiak izan ditugu bidelagun, baina aurrera jarraitu dugu txosnagune duin baten aldeko borrokan: herrigunean eta herritarrekin egitea ezinbestekoa baita". Horregatik   eskerrak eman nahi dizkiete prozesu horretan babestu dituzten eragile, elkarte, talde eta norbanako orori.