Jendetsua izan zen Javier Murgoitio eta Jose Luis Elosegui digestio-aparatuko zirujauek atzo emandako hitzaldia

Jendetsua izan zen Javier Murgoitio eta Jose Luis Elosegui digestio-aparatuko zirujauek atzo emandako hitzaldia
2016/10/20 eta kitto!
Udako oporren ostean, atzo berriro ekin zitzaion Portalean Eibarko Osasun Ikasgelak egitasmoariOraingoan Policlinica Gipuzkoa-ko Jose Luis Elosegui eta Javier Murgoitio doktoreen txanda izan da, eta  “Sua gorputzean: bihotzerrea eta errefluxua. Prebentzio-irtenbide eta tratamendu-irtenbide berriak erasokortasun txiikieneko kirurgia bidez” hitzaldiak interes handia piztu zuen bertara joandako guztien artean.  Disgestio-patologia arruntenei aurrea hartzeko eta gaitz horiek tratatzeko dauden soluzio berrienak azaldu zituzten Eloseguik eta Murgoitiok.

Espezialistek bihotzerrearen jatorria azaldu zuten: "sarritan fisiologikoa izaten da, asko jan ondoren garraztasuna handiagotu egiten da. Koipe ugari duten jakiek, alkoholak eta tabakoak ez ezik estresak, gizentasunak eta bestelako kanpoko eragileek eragiten dute bihotzerrea".

Poliklinika Gipuzkoako zirujau orokor eta digestio-aparatukoek patologia honen sintomatologiari buruz hitz egin zuten eta hauei aurre egiteko dauden tratamenduen gainean jardun zuten: "medikamentuak sintomatikoak dira, sintomak leuntzen dituzte baina ez dute balio epe luzerako tratamendu gisa".

Hiatoko herniaren  gainean ere egin zuten berba. Diagnostiko on bat egiteko beharrezko frogak egitearen garrantzia azpimarratu zuten. "Gaur egun, gaitz horrekin amaitzeko zauri txikiko kirurgia asko egiten dira".

Policlinica Gipuzkoaren hurrengo "Osasun Ikasgela" azaroaren 16an izango da. Bertan Israel Villena eta Oscar Orozo zirujau estetiko eta plastikoek hartuko dute parte eta kirurgia eta kirurgiarik gabeko azken teknika estetikoei buruz jardungo dute.

policlinica-2