Jendetza batu da gauean Kataluniarekin elkartasuna azaltzeko kazeroladan

Jendetza batu da gauean Kataluniarekin elkartasuna azaltzeko kazeroladan
2017/10/01 21:42
eta kitto!
Kataluniako erreferendumaren harira gertatu direnen aurrean, elkartasuna azaltzeko kazeroladak egin dira gaur gauean Euskal Herriko herri askotan, baita Eibarren ere. Gurean jendetza batu da 22:00etan Untzagan eta handik abiatuta herriko kaleak zeharkatu dituzte. Bidean askok lagundu diete leihoetara irten eta zarata eginda.
https://youtu.be/Pa25-aGEJ2o