Jokin Muñoz eta Aitziber Urkiola nagusitu dira Galdaramiñoko igoeran

Jokin Muñoz eta Aitziber Urkiola nagusitu dira Galdaramiñoko igoeran
2016/06/12 eta kitto!
Gaur goizean jokatutako VIII. Galdaramiñoko igoeran Jokin Muñoz mendarotarra eta Aitziber Urkiola eibartarra izan dira txapeldunak. Mutiletan horrela osatu da podiuma: Jokin Muñoz (1:25:10), Sergio Garcia (1:26:13) eta Ruben Arrizabalaga (1:26:26). Eta nesken podiuma, berriz, horrela: Aitziber Urkiola (1:42:10), Miren Gallastegi (1:51:39) eta Iratxe Arrizabalaga (2:08:27).
Aurten 48 korrikalarik hartu dute parte 18 kilometroko distantzia eta 925 metroko desnibela dauzkan mendi lasterketan eta ibilbidean Galdaramiño (669m), Azkonabitza (726m), Topinburu (590m ) eta Ilordo (500m) mendiak igo behar izan dituzte korrikalariek.
Bestalde, gaurko antxitxiketaldian parte hartu dutenek ezin izan dute hobetu iaz Jose Maria Bernedo eibartarrak ezarritako marka hobetu (1:20:28) eta, beraz, berea da probako errekorra oraindik.