Jon Iraolak ordezkatuko du Eneko Andueza zinegotzi karguan

Jon Iraolak ordezkatuko du Eneko Andueza zinegotzi karguan
2016/04/26 10:34
eta kitto!
Jon Iraolak beteko du Eneko Anduezaren tokia udalean, alderdi sozialistako zinegotzi karguan, atzoko udalbatzean kargua hartu eta gero. Martxoan dimisioa aurkeztu zuen Anduezaren tokia hartu duen zinegotziak 40 urte dauzka, elikagaien arloko zuzendaritzan aditua da eta Eroski Taldearentzat egiten du lan. Zinegotzi kargua hartzearekin batera, dimisioa aurkeztu arte Anduezak zeuzkan betebeharrak izango ditu Iraolak: Kontu, Ogasun eta Patrimonio lan-batzordean zein Hirigintza, Obrak eta Ingurumenekoan bokal moduan jardungo du, baita Ingurumen eta Ogasun arloetako batzorde aholkularietan ere.