Jose Antonio Carrasco astronomoak eguzkiari buruzko hitzaldia emango du gaur arratsaldean Portalean

Jose Antonio Carrasco astronomoak eguzkiari buruzko hitzaldia emango du gaur arratsaldean Portalean
2017/07/05 eta kitto!
Ekainaren 21ean mundu mailan gogoratzen den Eguzkiaren Nazioarteko Egunarekin bat egin du udalak, baina San Juan jaiak tartean, horren harira antolatu dituzten jarduerak uztaileko lehen egunetan izango dira, gaur hasi eta uztailaren 8ra arte: IZARBE Astronomia Elkarteko kidea den Jose Antonio Carrasco astronomoak gaur eguzkiari buruzko hitzaldia emango du, 18:00etan Portalean.

hitzaldi

Eta Eguzkiaren Egunaren inguruko jarduerek zapatuan jarraituko dute, Untzagan, 11:30etik 14:00etara: Eibarko Ingenieritza Tekniko Industrialeko Unibertsitate Eskolaren eskutik energia berriztagarrietan oinarritutako teknologia, eguzki-energia barne erakutsiko dute eta, horrez gain, gure eguneroko bizimoduan teknologia hori nola aplikatzen den ikusteko aukera izango da. Erakusketan, besteak beste, “alSol 1.4” eguzki-sukaldea, Stirling eguzki-motorra, eguzki-auto elektrikoa, eguzki-xafla batek sortutako hidrogenoz elikatzen den autoa eta eguzki-xafla fotovoltaikoak egongo dira ikusgai. Erakusketaz gain, energia berriztagarrien inguruko eskulan-tailerrak antolatuko dira umeentzat eta argindarraren fakturak hobeto ulertzen laguntzeko beste tailer bat ere egongo da martxan.