Joxan Artze poeta eta txalapartaria hil da

Joxan Artze poeta eta txalapartaria hil da
2018/01/12 eta kitto!
Gaur hil den Joxan Artze, Ez Dok Amairuren sortzaile eta parte izateaz gain, euskal literaturaren zutabe garrantzitsuenetakoa izan da. 60ko hamarkadan euskal kultura berritu eta bizitu zuen artista klabea izan zen usurbildarra. Poesia idatzi zuen, batez ere, eta hamar liburu argitaratu zituen. Horrez gain, euskal kantagintzan oso ezagunak diren hainbat hitz harenak dira, hala nola “Txoriak Txori” eta “Gure bazterrak”. Mikel Laboarekin batera hainbat sormen lan egin zituen, eta ezaguna da anaia Jexuxekin batera txalaparta birsortzen egindako saioagatik ere. Berarena da ere hainbat txokotan ikus daitekeen esaldia: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak hitzegiten ez duelako baizik”. Gaur hil den Joxan Artze gaixo zegoen azken aldian. Bihar egingo dute hileta Usurbilgo parrokian, 19:00etan.