Julen Bollain (Elkarrekin-Podemos): "Orain dela lau urtekoarekin konparatuta Euskadik ezberdin bozkatuko duela uste dugu"

Julen Bollain (Elkarrekin-Podemos): "Orain dela lau urtekoarekin konparatuta Euskadik ezberdin bozkatuko duela uste dugu"
2016/09/25 12:17
eta kitto!
Eguerdian, 12:00etan puntuan joan da Julen Bollain botua ematera, Arrateko Andra Mari eskolako mahaietako batera. Ordurako bozka eman nahi zutenekin lehen ilarak osatzen hasi dira.

- Nola ikusi duzu kanpaina?
Kanpaina ondo ikusi dugu, gu beti hasten gara gutxitik gehiagora joateko, igotzen joaten gara. Aurrekontu txikiena duen alderdia gara, hor ikusten da ez dugula nahi bankuekin zorretan egon. Kanpaina jendearekin egin dugu, guk ez dauzkagu 70.000 euro tranbia batean gastatzeko, ezta horrelakorik nahi ere. Jendearekin eta ilusioarekin kanpaina egitea posible dela ikusi dugu eta Euskadiko toki guztietara ailegatu gara.

- Nolako emaitzak espero dituzu?
Emaitza onak espero dugu, ilusio handiz jardun dugu lanean eta hori hautesontzietan islatzea espero dugu. Egia da hauteskunde orokor batzuetan, adibidez, ezberdin bozkatzen dela, baina guk uste dugu oraingoan Euskadik ezberdin bozkatuko duela orain lau urtekoarekin konparatuta.