Kataluniako ANC-ko eta Omnium Culturaleko presidenteak atxilotu dituztela eta, 19:00etarako elkarretaratzea deitu dute

Kataluniako ANC-ko eta Omnium Culturaleko presidenteak atxilotu dituztela eta, 19:00etarako elkarretaratzea deitu dute
2017/10/17 06:07
eta kitto!
Kataluniako ANC-ko eta Omnium Culturaleko presidenteak, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, atxilotu dituztela eta, Gure Esku Dagok elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko herri guztietan, gaur 19:00etan, "JUNTS" goiburuarekin. Eibarren, aurrekoetan bezala, elkarretaratzea Untzagan izango da. Adierazi dutenez, "herritarren borondateari bide emateagatik espetxeratzea onartezina da. Egoera larri honen aurrean kalera ateratzeko ordua da".