Asier Cuevas 31. izan da New Yorkeko Maratoian

Asier Cuevas 31. izan da New Yorkeko Maratoian
2017/11/06 eta kitto!
Bi ordu eta erdi (2:30:00) iraun zituen  Asier Cuevasek atzo New Yorkeko kaleetan egin zen maratoian. Korrikalari eibartarrak 31. postuan amaitu zituen 42 kilometroak, eta 2. izan zen 40 eta 44 urte artekoen sailkapenean. Bere Facebook orrialdean azaldu duenez, “asko gozatu” zuen “bizitza gehien” duen maratoiaz.